Hernanin Zero Zaborrek mozioa aurkeztuko du gaur Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 30a, 02:00

Hernaniko udaletxean Ple­noa egongo da gaur, 19:00­etan. Gai zerrendan hamabi puntu dau­de eta hamaika­ga­rrenean Her­n­anin Zero Zabo­rrek aur­kez­tutako mozi­oa eztabai­datuko da.

«Hernanin hondakin or­ga­­nikoak, hernaniarron es­ku!» egotea eskatuko du HZZ-ek mo­zioan, besteak beste, on­do­ren­goa argudiatuz: «Ja­kin du­gu­nez, Gi­puz­koako Fo­ru Aldun­diak Her­naniko Uda­lari ukatu egin dio bere hon­dakin orga­nikoak ku­dea­tzeako kon­post planta pro­pioa eraiki­tzeko bai­mena. Eu­ropa oso­tik etortzen dira gu­re bilketa sistema eza­gutzera, tar­tean organikoa no­la bil­tzen du­gun oso txu­kun. Bai eko­nomia zirku­la­rraren logi­kak eta bai diru publikoak ondo erabil­tzeko logika ekono­mi­koak diote txu­kun bildutako or­ga­nikoa ingu­ruan bertan kon­pos­­ta­tzea dela onena, ziki­nago bil­dutako orga­ni­koa­re­kin na­hastu gabe, ga­rra­ioak mu­rriztuz, hurbileko egi­tura neu­rriko eta mal­gu­etan. Hon­da­kinak sortzen ditu­gunon eran­tzukizuna dira, ho­rre­gatik eutsi behar dio Her­nanik. Erabat logikoa da Her­na­niko udalak eraikitzea ur­tean 2.000 tona organiko kon­pos­tatuko lukeen planta. Hori gutxi balitz, Es­pai­niako Go­ber­nuak berak di­ru-la­guntza onar­tuta dauka Her­­na­niko proiektu honen­tza­ko. Ho­rren aurrean, Herna­niko Uda­lari eskatzen diogu irmo eutsi diezaiola bere asmoari eta Gipuzkoako Foru Aldun­diari es­katzen diogu bere erabakia alda dezala» adie­razten da mozioan.

Gidabaimenen eta zirku­lazio baimenen helbide aldaketa udaletxean egiteko proposamena

Plenoko beste gai-zerrendan nabarmentzekoa da Hernaniko Udalaren eta trafiko zuzen­daritza nagusiko Gipuzkoako trafiko buruzagitzaren arteko lankidetza sinatzeko propo­sa­mena, gidabaimenen eta zir­kulazio-baimenen helbide al­da­­keta Hernaniko udalean egin ahal izateko. Amaieran erre­gu eta galderak egin daitezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!