Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Hernani Ereñotzu Arano Astigarraga Goizueta

2019/04/27, larunbata

'Jokatzeko' gogorik?

?Game of thrones?-eko pertsonaietako bat.
?Game of thrones?-eko pertsonaietako bat.

Denok dakigu hilabete honetako momentu edo gertakari na­gusia zein izan den...

Ez dago zalantzarik zein den hileko telesaila, ezta?, du­darik ez dugu... Baino aizue! Galdetu zuen buruari ea The victim, Barry, Killing Eve, Fosse/Verdon, The Chi edota Ramy interesgarriei buruz en­tzun ez izanak, zer esan nahi duen; telesail hoberenak ezagutzen dituzuen edo soilik 'mainstream' horiek.

Ez naiz ni lehena izango gure gaurko gaiari buruzko kritika egiten duena, akaso defentsa sutsua egingo lukeen pertsona naiz eta.

Argi gelditu dadin, Game of thrones dugu gure gaurko hitz gai nagusi. Zer esan gutxi, ezagutzen ez duenarentzat. Erdi aroko izen bereko fantasia libu­ru sort(paregabe)an oina­rri­­turiko telesaila dugu. 

Zazpi denboraldi txundigarri (batzuetan ez hain errazak) naiz aldrebesak pasa ostean, bere azken denboraldi laburrera iritsi dena. Sei kapituluz osaturiko amaiera potentea eraiki du HBO kate famatuak ekoiztutako proiektu honek. Azken urteotako gertakari nagusienetarikoa bihurtu delarik telesail honen bukaera ?seriefiloa?, termino horrekin gure burua deskribatzen dugunontzat.

Ezinezkoa da, ezagutzen ez dutenentzat, laburpenik egitea. Eskaera xume eta erraz bat besterik; aukera bat eman. Erdi aroko famili ezberdinen arteko dema politiko eta sozialari, gehitu: konspirazioak, ezezagu­tza, beldur kutsu bat... Dra­goiak, ibiltari zuriak (zeintzuk diren ez badakizute ere), ma­gia...

Gauzak gehiegi, ezer azal­tzeko. Azken urteetako produkziorik garestienetakoa (honek ezer gutxi esaten badu ere). HBO edota Movistar+ zerbitzuetan ikusgai dagoena. Eta ba­tzuek ikusten ez badute ere, azken urtetetako  telesailen lan eta ikus mundu maila, pare bat edo gehiagotan igo dituen produktu zoragarria.

Beti ere telesailadi(k)tu eta liburuzale amorratu baten hi­tzetan, kontuz! Agian izan gintezke eta... gauza gehiegi, ezer onerako...