Abaigarreko udalekuak laguntza behar du aurten martxan egoteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 19a, 02:00

Oraindela 40 urtetik  Abai­garren, Nafarroan, euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen duten udalekuak antolatzen dabiltza. Azken hiru urteetan etxearen erabilera mugatua egon da, berritze lan potolo batean murgilduta egon dire­la­ko, eta ondorioz, ezinezkoa izan da bertan udalekuak an­tolatzea. Eraberritze prozesua ondo bidean doa eta aurtengo udan, uztaila eta abuztu bi­tartean, 240 gazte baino gehi­ago bertan elkartu eta be­rriro etxera bueltatu ahal izatea guzti horren emaitza izango delarik.

Sukaldea eta litera berriak erosi behar dituzte

Proiektuak ordea, 250 000 eu­rotik gorako kostu eko­no­miko haundia suposatu du. Mailegu bat eskatu duten arren, eta obra aurrera di­hoan arren, txan­dak behar be­zala hasteko, sukalde eta litera berriak eros­tea ezin­bestekoa dute, eta horre­tarako, behar dute la­guntza. 


Ekarpen ekonomikoak maitzaren 23ra arte

Crowdfundign kanpaina jarri dute abian aipatutako helbu­ruak lortzeko. Ekarpen ekono­mikoak egiteko epea maia­tzaren 23an amaituko da. Nor­banako, elkarte nahiz ko­lektibo orok jarri dezake bere aletxoa. Bakoitzak nahi adi­na diru jarri dezakeen arren, orientagarriak izan dai­tez­keen zifra batzuk jarri di­tuzte: 15 euro, 30 euro, 60 euro, 120 euro eta 300 euro. 

Horretarako, Itsulapikoa, Euskal Herriko Crowdfunding plataforma erabiliko dute. Arduradunekin harrema­ne­tan jartzeko idatzi mezu bat abaigarudalekuak@gmail.com helbidera. «Lortuko dugu de­non artean» diote. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!