Azeri dantza eta industriaren inguruko bi lanek lortu dute kultur ondarearen beka

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 19a, 02:00

Hernaniko kultur ondarea aztertzeko eta onda­rea.her­nani.eus web gunean jasotako elementuak osatzeko asmoz Udalak eginiko be­karako izan dira hautatuak: Dobera Eus­kara Elkartearen Azeri dantza dokumentala eta Miren Garcia eta Alfredo Mo­ra­zaren Her­naniko indus­tria-ondarea Uru­mea bailaran ze­har.

Dagoeneko lanean ari dira hautatuak eta dokumentala ikusteko aukera egongo da

Laster hernaniar guztiek Azeri dantzaren dokumentala ikus­teko aukera izango dute. Proi­ektu honen ardatzak 2017­an egi­niko grabazioak di­ra, eta horien inguruan har­tu­tako testigantzak. Eta, pro­dukzio la­nak bukatuta, ezagu­tzera emango da, esan bezala, on­da­rea.hernani.eus web gu­ne­an. Horrekin batera, beste hain­bat ekarpen igoko dira aipatutako gunera.


Erdi arotik 1950 inguru arte jarduera industriala aztertzen eta ikertzen 

Beste proiektuari dagokionez, Hernaniko industria-ondarea Urumea bailaran zehar alegia, bederatzi hilabeteko krono­grama planteatuta, Urumea eta bere ibaiadarretan histo­rikoki izandako jarduera in­dus­triala (burdinolak, errotak, irin-industriak, zementu-fa­bri­kak edo zentralak) azter­tzen eta ikertzen ari dira Mi­ren Garcia eta Alfredo Mora­za, Erdi arotik 1950 inguru arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!