Ostiral Santua, gurutz bide eta pasio eguna

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 19a, 02:00

OSTIRAL Santu eguna da gaur eta beraz gurutz bidea egiteko eguna. Herri askotan egiten dira, baita Urumea bailarako hainbatetan ere. 

Honela, Her­nanin goizeko 08:30etan ir­ten­go dira Santa Barbara bidean eta Astiga­rragan Andre Maria elizaren inguruan egingo dute 10:00­etan. 08:00etan peniten­tziako sakra­mentuaren egin­ki­zuna egongo da Goizuetan eta 09:00­etan Ereñotzuko San Antonio elizan. 

Arratsaldean, berriz, Jau­na­­ren heriotzaren ospa­ki­zu­nak izango dira: Her­naniko hi­ru eli­zetan, 17:30etan Agusti­netan, 18:30etan San Joan Ba­taiatzailean eta 19:30etan San Jose Langilean; Ereñotzun 18:00­etan; Astigarra­gako An­dre Marian 18:30etan; eta Goi­zuetan 19:00etan.

Bihar Larunbat Santua, Pazko Gaubeila

Larunbat Santuan pazko gau­beila ospatzen da, urteko os­pakizun garrantzitsuena. Ere­ñotzun 19:00­etan, Hernanin 20:00etan, Astigarragan 21:00­etan eta Goizuetan 23:00etan. Floridan eta Agustinetan ez  da ospakizunik izango eta Astigarragan apaiz gabeko ospakizuna kapelan ere ez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!