Ostegun Santu egunez, zazpi ospakizun gaur bailara osoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 18a, 02:00

Ostegun Santu eguna da gaur, eta hori horrela, makina bat ospakizun izango dira, bailara osoko elizetan.

Goizuetan bakarrik egingo dute penitentziako sakramentuaren eginkizuna, 08:00etan. Baina arratsaldean, guztietan ospatuko dute Jaunaren afariko elizkizuna. Hernanin, hiru zita izango dira: Agustinetan 17:30etan, San Jose Langilean 19:30etan, eta San Joan Bataia­tzailean 20:00etan. Ereño­tzun, berriz, 18:00etan izango da, San Antonio elizan.

Arratsaldeko 18:00etan egin­go dute Astigarragan ere, Andre Maria elizan. Eta 19:00etan izango da, Goizuetan.


Gurutz bidea, bihar goizean

Bihar, berriz, gurutz bidea egin­go dute, Hernanin eta Asti­garra­gan. Goizeko 08:30etan abia­tuko dira hernaniarrak, Santa Barbarara bidean. Eta 10:00etan egingo dute gurutz bidea astigartarrek, Andre Ma­ria elizaren inguruan.

Arratsaldean, berriz, Jauna­ren heriotzaren ospa­kizunak izango dira, Her­naniko hiru eli­zetan, Ereñotzun, Astigarra­gan eta Goizuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!