Bi Txori Buru erakusketa, Marrak kolekzioari dagokiona, jarri dute Kide tabernan. Marrazkiak dira, koadroetan, plateretan edota koadernoetan egindakoak, eta egun osoan daude ikusgai. Lanak eskuratzeko ere, badago aukera. Astelehenean jarri zuten, eta maiatzaren 31ra arte egongo da bertan.