Bi meza, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 17a, 02:00

Gaurtik datorren astelehenera, egunero izango dira Aste Santuko elizkizunak, Urumea bailaran. Gaurkoan, Goizuetan izango dira bi meza, peniten­tziako sakramentuaren eginkizunak, 18:00e­tan eta 21:00etan. Eta ho­riek egingo diete bidea, bihar, Ostegun Santu egunez, bailara osoan izango diren mezei.

Goizuetan bertan, bi izango dira: 08:00etan au­rrena, eta azken afarikoa ge­ro, arratsaldeko 19:00etan.

Hernanin, berriz, Jauna­ren afariko hiru meza izango dira: 17:30etan Agusti­ne­tan, 19:30etan San Jose Lan­gilean, eta 20:00etan San Joan Bataiatzailean. Ereño­tzuko San Antonio elizan, 18:00etan egingo dute.

Eta Astigarragan, azkenik, 18:00etan egingo dute Jau­naren afariko meza, An­dre Maria elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!