"Ibaeta Martxan" jaialdia gaur, Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 17a, 02:00

Musika izango da protago­nis­ta, gaur ere, Kontrakantxa gaz­tetxean. Ibaeta Martxan jaial­dia antolatu dute, hiru kon­tzer­turekin, gaueko 22:00etan hasita. Horrela, joko dute hiru musika taldek: Kimikari tal­de­ak aurrena, Ziahkus talde gas­teiztarrak ondoren, eta Tolo­sal­dea eta Goierriko Estarlus taldeak azkenik.

Horien ondoren, hala ere, izango da dantzan jarraitzeko aukera. Izan ere, saioa eskai­ni­ko du DJ USB disko jar­tzai­le­ak, kontzertuak bukatutzean.

Plataforma komunikatibo bat da Ibaeta Martxan, EHUk Donos­tiako Ibaetan daukan kan­pu­se­ko ikasleek sortuta­koa. «Ibaetako kanpuseko ikasleon hitza» izan nahi du; «gure fa­kultateko ekintzen berri iza­te­ko plataforma». Horretarako, sare sozialak baliatzen dituzte: Facebook eta Twitter orrial­de­a dauka plataformak.

Bere proiektu komunikati­bo­aren berri emateko, jaialdia antolatzen du urtero, eta Kon­trakantxa gaztetxean antolatu dute aurtengoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!