Gazte guztiak dantzan jartzeko festa gaur, Ave Maria parkean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 17a, 02:00

Ekintza berezia antolatu du gaur, Hernaniko Gaztelekuak. Goizeko 11:30etan jarri dute elkartzeko zita, Gaztelekuan bertan; baina ez dira han ge­ratuko: musika baflea, jatekoa zein edatekoa, eta materiala hartu, eta Ave Maria parkera mugituko dira.

Izan ere, parkean egingo du­te gaurko festa, 12-17 urteko gazteek. Dena pres­tatu, eta eguerdiko 12:30etan hasiko dira, bi dantza saiore­kin. Ba­tetik, aerorunba egingo dute, Jenny Perlazaren esku­tik. Eta bestetik, hip hop dan­tza­tu­ko dute, Thiago Mithiksekin.

Bazkari musikatua eta ?slackline?, ondoren

Behin gorputza mugituta eta pixka bat nekatuta, indarrak berritzeko tartea hartuko dute, 13:30ak aldera, modurik one­ne­­­an: bazkari mu­si­ka­tua egin­go dute, Ave Marian bertan.

Eta festa borobiltzeko, bera­ien oreka eta abilezia erakus­teko aukera izango dute gaz­te­ek, slackline eginez; zinta gai­nean ibiliz, alegia.

Irrisarri Landera joateko, izenematea zabalik

Bihartik aurrera, berriz, itxita egongo da Gaztelekua, apirila­ren 23ra arte; baina indartsu bueltatuko dira. Tote-bag pol­tsak egingo dituzte 24an, esku­lan tailerrarekin; eta mu­ffinak 25ean, sukaldaritza tailerrean.

Eta 26rako, beste ekintza berezi bat prestatu dute Gazte­lekukoek, Kale Hezitzaileekin batera: Irrisarri Land abentura parkera irteera egingo dute.

Joan nahi duten gazteek, aurrez eman behar du­te ize­na, Gaztelekuan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!