Errigoraren produktuak eskatzeko aukera, etzi arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 20a, 01:00

Martxan da Errigoraren udaberriko kanpaina, eta ostiralera arte izango da aukera, produktuak eskatzeko: kamixetak, olioa, kontserbak eta arroza. www.errigora.eus webgunean eskatu behar dira. Kamixe­tak eta olioa, Hernaniko Karabelekon jaso beharko dituzte, apirilaren 5ean, 10:00etatik 19:30etara. Kontserbak eta arroza, berriz, maia­tzean banatuko dituzte, baina zehazteko daude eguna eta tokia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!