Josu Chuecaren hitzaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 19a, 01:00

Etzirako zegoen aurreikusita, baina egun bat aurreratu, eta bihar izango da azkenean, Josu Chueca historialariaren hitzaldia, Oroimen Histori­koa­­ri buruzko jardunaldietan.

Arratsaldeko 19:30etan ha­si­ta Biterin, hitz egingo du ge­rra ga­raiko erbesteratzeei eta Eu­ropako kontzentrazio eremu­ei buruz: Alanbre-hesiak berriak zirenean; erbesteratzeak eta Eu­ropako kontzentrazio eremuak gerra arteko Europan.

Oroimen Bulegoa, itxita gaur

Jardunaldien barruan baita ere, Oroimen Bulegoa jarri dute udaletxean, astelehen eta aste­arteetan; baina itxita egongo da gaur. Martxoa­ren 25 eta 26an, azkeneko egunak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!