Gipuzkoako Topaketak asteburu honetan, Kontrakantxa gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 19a, 01:00

Hernanin egingo dituzte aurten, Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak. Eta asteburu honetan bertan izango dira, Kontrakantxa gaz­tetxean, ostiraletik igandera bitarteko egitarauarekin.

Igande arratsaldean elkartu ziren, Kontrakantxan bertan, Gipuzkoako hainbat herritako  gaztetxeetako kideak, topaketen non­dik norakoak azaldu eta Kontrakantxa auzolanean txukuntzeko. Bertan jakinarazi zuten topaketen leloa ere: Hamaika haritatik soka berari ti­ra­ka. Hori baita bilatzen du­tena, «herrialde mailan gazte­txeak saretzen hastea».

Azaldu zuten, «antolakun­tza markoa zabaltzea» lortu dutela aurten, eta gaztetxe eta gazte asanblada ugarik hartu dutela parte, prozesuan: «elka­rrekin saretzeko dugun behar nabariaren ondorio argia da».


Topaketak, eztabaida eta erronketan sakontzeko tresna

Aurreratu dute, topaketak au­ke­ra bikaina izango direla, ani­tzak diren errealitateak konpartitu, proposamen berriak jaso, eztabaidatu eta elkar eza­gutzeko: «eztabaida eta erronketan sakontzeko tresna izango dira, eta aukera emango di­gute, herriz herri garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko», nabarmendu dute. 


GIPUZKOAKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADEN TOPAKETAK


MARTXOAK 22, ostirala

18:00, Mahai ingurua: Gaztetxeak saretzen, zenbait eskualdetako esperientzietatik ikasten.

21:00, Afaria. Ondoren, gaztetxeen arteko bertso saio irekia.


MARTXOAK 23, larunbata

09:00, Gosaria.

10:00-12:00, Autogestioa.

12:00-14:00, Okupazioa eta Faxismoa XXI. mendean.

14:30, Bazkaria.

15:30-17:30, Segurtasun tailerra, Etorkinen auzia, eta Erasoak eta harremanak militantzian.

19:00, Manifestazioa: Gaztetxeak saretu, autodefentsa antolatu.

21:00, Afaria.

22:00, Kontzertuak: Starlus, Eztanda, eta Bake Faltsua.


MARTXOAK 24, igandea

10:00, Gosaria.

11:00, Auzolana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!