Kimaketa lanak gaurtik, gauetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 19a, 01:00

Gaur hasi eta martxoaren 29ra arte bitarte, kimaketa lanak egingo ditu Hernaniko Udalak, GI-2132 errepidean; zehazki, Chillida-Lekutik Mandazubiko errotondara doan zati osoan. Gauez egingo dituzte kimaketak, 21:00etatik 06:00etara. Errepide tarte horretan, beraz, ezingo da aparkatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!