"Sherezade eta tipularen azalak", Donostia Antzerkia Sariaren irabazlea

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 18a, 01:00

Vaivén Producciones konpainiaren Sherezade eta tipularen azalak obra, Ainara Ortega Barrenetxea aktore hernaniarrak euskeratua, izan da XIX. Donostia Antzerki?Sariaren irabazlea. Martxoaren 27an, An­tzer­kiaren Nazioarteko Egunean, egingo da, 19:30etan Victoria Eugenian, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Do­nostia Kulturak ematen duten sari honen banaketa ekitaldia. Iaz ere saria jaso zuen hernaniarrak, aktore aritu baitzen saria lortu zuen Mami Lebrun antzezlanean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!