Kulturarteko Plaza Feministaren eraikina berritzeko lanak, lizitaziora ateratzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 18a, 01:00

Batzordetik pasatzen denean, datorren astean, «lizitaziora aterako da berriro», Kul­turarteko Plaza Feminis­ta­ren eraikina berritzeko pro­iek­tua. 

Lehengo urteko abuztuan atera zuen Udalak aurrenekoz jatorrizko proiektuaren lizitazioa, baina hutsik geratu zen. Hori horrela, «proiektuan moldaketa batzuk txertatuta» aterako da berriro lizitaziora.


Energia eraginkortasunaren inguruko irizpidea, barne

Europako Batzordeak energia eraginkortasunaren inguruko irizpide batzuk ezartzen ditu, eraikin publikoak birgaitu edo berriak egiteko. Arau horien ara­bera, 2020 bukatzerako eraikin publiko berriak ?ia ezer kon­tsumitzen ez duen erakina? izan behar dute; Near Zero Energy Building (NZEB), hain zuzen.

Horregatik, Udalak arau ho­rrek ezarritakoa hartu du kon­tu­an Kulturarteko Plaza Fe­mi­nis­taren eraikina berri­tzeko li­zi­tazioa berritzean. Hori horrela, hainbat lan egingo dira: teilatuan eguzki panelak jarri, isolamendua bermatzen duten leihoak jarri, paretetan ere material  isolatzaileak erabili... «Ba­rruko tenperatura egokia mantentzeko moduko aktu­a­zioak» egingo direla zehaztu du Uda­lak, «energiaren erabilera ahalik eta txikiena izan dadin».


Etorkizunerako, «erreferente»

Kulturarteko Plaza Feminista Garbiel Zelaia eraikinean ko­katuko da, eta bi pisuko eraikina berritzeaz gain, kanpoaldeko espazioa ere egokituko da, egungo tokiko garapena eta enplegu gunearekin lotzeko.

Eraikina jatorrian ikaste­txea zen, eta egin zen garaian ohikoa zen egitura hexagonala mantentzen du. Azpeitian, Donostian, Hondarribian edo­ta Oñatin antzeko egitura dau­katen eraikinak daudela na­barmendu du Udalak, eta, NZEB irizpideak kontuan hartuta Udalak egingo duen birgaitze mota hori «eraikin mota horietan gure inguruan egingo den lehenengoa denez, erreferentea» izan daitekeela dio.

Kulturarteko Plaza Fe­mi­nis­tak «emakumearen inguruan Udalak eskaintzen di­tu­en zerbitzuak eta herrian fe­mi­nismoarekin eta kultura aniztasunarekin lotutako mu­gimenduak» hartuko ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!