Gipuzkoako Gaztetxeen topaketak, ostiraletik

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 17a, 01:00

Martxoaren 22, 23 eta 24an Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asan­bladen Topaketak egingo dira Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean. Ostiralarekin, mahai-ingurua egingo da 18:00etan, hainbat gaztetxe ezagutzeko, eta afaria eta bertso saio irekia izango dira 21:00etan. Larunbatean 09:00etan gosaldu, eta hainbat gai landuko dituzte: autogestioa, okupazioa, segurtasun tailerra, faxismoa XXI. mendean..., eta eguna kontzertuekin borobilduko dute. Igandean gosaria eta auzo lana egingo dira, bukatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!