Kontzertuak gaur, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Datorren astean Hernaniko Gaztetxean Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketa antolatu da, baina motorrak berotzen joateko gaur bertan Garrote Fest ekitaldia antolatu da kontzertu desberdinekin. 22:30etan hasiko dira eta sarrera 5 eurokoa izango da. The Red Army,  The Guilty Brigade, Balarrasa eta Dinamita taldeak arituko dira Gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!