Berdintasun IV Ikerketa Bekaren lana martxoaren 26an aurkeztuko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Berdintasun IV ikerketaren bekaren aukezpena egingo du Amaia Rodriguez Oñatibia bekadunak martxoaren 26an, 18:30etan Biteri kultur etxean. Rodriguezek eskuratu du beka Bizirau­penerako zaintza. Her­na­niko inudeak 1900-1944 ikerketa lana burutzeko. 

Ikerketa liburuaren aur­kez­­­pena egingo da martxoaren 26an. Amaia Rodriguezek azaldu duenez, «Hernaniko kasua aztertu du­gu Hernaniko Uda­leko Ber­dintasun Sailaren beka bati esker», eta otsailaren 24an Ar­gia aldizkarian argitaratu zi­ren ikerlanaren zertzelada ba­tzuk: «Inude hitza entzutean, XIX. mendean hirietan familia aberatsen haurrak zaintzen zituzten emakumeak etorri ohi zaizkigu gogora. Urtero oroitzen ditugu gure kaleetan dotore jantzitako emakume haiek. Errealitatea baina, jai gi­roan irudikatzen duguna bai­­no askoz konplexuagoa zen». Hori eta gehiago azalduko du Rodriguezek aurkezpenean, baita liburuan ere.

Bertan, irakurri ahal izango da errealitatea nolakoa zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!