Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

MUk ikasleen bi ingeniaritza proiektu onenak aukeratu ditu

1.000 euroko saria eraman dute Maitane Araujo, Eider Casado, Ainhoa Zallo, Izarra Berasategi eta Saioa Iriarteren kornearentzako produktuak.

Ingenieritza Biomedikoko Gra­duan, 2garren mailan ikas­le diren; Maitane Araujo Gon­zalez, Eider Casado Lo­zano, Ainhoa Zallo Urraza, Iza­rra Berasategi Oyanguren eta Saioa Iriarte Cilveti izan dira Mondragon Uniber­tsi­ta­teko in­ge­niaritza-proiekturik onena garatu dutenak 250 proiekturen artean. 1.000 euroko saria jaso zuten Hernanin kokatua dagoen Orona-Ideon.

Produktu bat diseinatu eta garatu dute. Produktu honek kultibo zelular bat kornean egiten uzten du zelula dentsitate baxuagatik baztertzen diren kornea emaileak aprobetxatzeko. Modu honetan que­ratoplastientzako itxaron zerrendak murriztuko dira. Ermua, Arrasate, Miraballes, Ber­gara eta Larraungoak dira saridunak.


Ikasleen artean boto gehien

Ez ziren saritu bakarrak: Jon Odriozola Etxeberria, Jon An­der Salsamendi Campos, Jokin Urteaga Bikuña eta En­dika Va­lle Hortelanok jardunaldian izan diren Batxi­lergoko eta Lanbide Heziketako zentroetako 300 ikasleen artean boto gehien jasotzen dituen proiektuari 400 euroko saria jaso du­te. Industria Diseinu eta Pro­duktu Garapeneko Ingenia­ritza Graduko, 3garren mailako ikas­­leak dira.

VATN, whisky marka berri­arentzako, beirazko botila bat diseinatu dute Vidrala enpresarentzako, berriztatutako di­sei­nu bati erantzunez. Ikasleek garatutako 250 proiektuen ar­tean aukeratu dira Orona Fun­dazioarekin ba­tera Proiek­tu­etan oinarritutako ikas­­kuntza metodologiaren apli­ka­zioan.