Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani

2019/03/15, ostirala

Ainara Ortega, "Mundubira. Elkano, Primus" lanean

Kantari hernaniarrak, Juan Sebastian Elkano marinel getariarraren mundubiran oinarritutako antzezlanean hartuko du parte. Martxoaren 22an estreinatuko da Bilboko Itsas Museoan.

Martxoaren  22an, ostira­la­re­kin, Bilboko Itsas Museoan estrei­natuko da Mundubira. Elkano, Primus antzezlana eta ber­tan Ainara Ortega herna­niarrak hartzen du parte. Lehen Mundu Bira espe­dizi­o­aren irteeraren 500garren urte­urrena gogoratzen du. 

Oholtzan lau artista bil­du­ko ditu formatu txikiko ikus­kizunean eta helburua Euskal Herrian zehar bira egitea da. Lan honen eszena aktoreen interpretazioak eta musikak osatzen dute. Alde batetik, bi aktorek bakarrizketen bidez istorioa kontatuko dute. Beste aldetik, musikari bik antzez­lanaren soinu banda jarriko dute: musikaria eta kantaria.

Patxo Telleriak idatzi du teatro lan honen gidoia eta Kar­los Panera da eszena zuzen­daria. Oholtza gainean agertuko diren antzezleei dagokionez, Iñigo Aranburu Juan Sebastian Elkano bila­ka­tuko da; Xabi Ortuzarrek, Juan de Zubileta itsasmutilaren pa­pera hartuko du; eta hauekin batera, Ainara Ortega herna­niarra kantuan eta Nerea Al­berdi musikaria.


Ahalik eta leku gehienetan ikusteko aukera

Loraldia Elkartearen helburua produkzio hau ahalik eta leku gehienetan ikusteko aukera izatea da eta bira egiteko hel­burua kontuan izanda anto­latu da produkzioa.

Arrazoiak argiak dira: alde batetik, Elkanoren figura alda­rrikatzea; bigarrenez, Eus­­­kal Herria itsastarraren izaera berreskuratu eta plaza­ratzea, belaunaldi gazteei jakina­raztea; eta, hauekin batera, historiaren pasarte ezinbes­teko honen garrantzia nabar­mentzea. Horregatik, produk­zio txiki eta jasan­ga­rria sortu da, baliabide tekniko gutxiekin eskaini daitekeena. yy