Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani

2019/03/15, ostirala

Trainerua eta hegazkina, mozorro onenak inauterietan

Bi taldeek sariak jaso zituzten asteazkenean Biterin Udalaren ordezkarien eskutik.
Bi taldeek sariak jaso zituzten asteazkenean Biterin Udalaren ordezkarien eskutik.

Biteri kultur etxean jaso zituzten, asteazkenean, Antziolako taldeak eta arraunlariz jantzitako koadrilak aurtengo inauterietako sariak; 100 euro Berriak elkarteko dendetan erabiltzeko eta kartela.

AURTENGO  inauterietan mo­zo­rro original eta on askoak iku­si ziren Hernaniko kale­e­tan zehar. Deigarriak asko eta as­ko, baina bi batez ere denen ahotan egon ziren: An­tziolako taldeak atera zuen hegaz­kina, bere tripula­zioa­re­kin, eta Mai­a­­len trai­neruz eta arraunlariz mozo­rro­tu­ta­ko koa­­drila. 

Bi hauek izan ziren, aste­az­kenean, Biteri kultur etxean, aukeratuak saria jaso­­­­tzeko, na­­hiz eta Jai Batzor­deak lan zaila izan duen, koa­drila asko bai­zeuden mozo­rrotuta he­rri­an. Aurtengo giro ona eta par­taidetza goraipatu ziren eki­taldian. 

Bi sari poltsikoratu zituz­ten bi talde irabazleek: 100 eu­ro Her­naniko Berriak mer­katari elkar­te­ko dendatan era­biltzeko, eta aur­­tengo ina­u­terietako kar­te­la.