Elorrabiko zubia berehala irekiko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 6a, 01:00

Elorrabiko zubia 2011ko aza­roaren 6an bota zuen urak uholde baten ondorioz eta berriz irekiko da. «Hurrengo egunetan» aipatu zuen aste­lehenean Luis Intxa­uspe alka­teak. «Azken baime­naren zain gaude, baina aste honetan ez bada, hurrengoan irekiko da».

Erori eta gero instituzio desberdinen arteko elkar­la­na­ren bitartez eraiki behar izan da zubia. «Ho­rrek eraman du zazpi urte atze­ratzea erori ze­netik eraiki den arte. Proiektu eta kokapen des­berdinak aztertu dira urte horietan eta azkenean erabaki zen aurretik zegoen leku ia berean erai­kitzea. Proiektua Fo­ru Aldun­diarekin ba­tera egin da eta obra Udalak era­man du aurrera. Egia esan Odi­sea bat izan da» azpi­ma­rra­tu zuen Intxauspek. 500 mila euroko aurrekontua izan du.

Hormigoizkoa eta iragazkorra 

Zubia hormigoizkoa da, pla­ta­forma bat da, ez da zintzilik da­goen zubia. Malda du Elo­rrabi baserri aldera, altuagoa da eta iragazkorra da uhol­deetaz babesteko.

Bi karril edukiko ditu bat bizikletentzako eta bestea oinez­koentzako. «Hernani­ren­tzat garrantzitsua da oinez­ko­entzat pasoko lekua delako. Bizkletentzako ere bai gure bidegorrien sarean sartzen de­lako eta Hernani eta indus­trialdeak lotzen dituelako».

Auzotarrak, Arraun Elkartea eta Udala, inaugurazioan

Jendearentzat hurrengo egu­netan irekiko da, baina inau­gurazio ekitaldia ekainaren 1ean egingo da nabarmendu zu­en Koro Etxeberria zine­gotziak. «Herriarentzat Elorra­biko zubia beti izan da garran­tzitsua eta inaugurazio pro­pioa izatea beharrezkoa ikus­ten genuen. Honela herri­ta­rrekin batera egin nahi dugu inaugurazioa eta bere­ziki Osi­ñaga Auzo Elkar­te­arekin. Elo­rra­bin beste jarduera in­por­­tan­­tea arrauna da eta be­rai­ekin ere egin nahi da ina­u­gu­razio hori. Osiñagako feste­kin batera inauguratuko da, Uda­la, Arraun Elkartea eta Osi­ña­gako auzotarrekin el­karl­a­ne­an». Orain­dik zehaz­te­­ko da­go nola izango den fes­ta giro­ko inau­gurazio hori.

Zubi zaharra auzotarrek eraiki zuten Her­nanira eta Donostiarako  bi­de­ra hurbil­tze­ko. «Jen­de hori kontutan har­tuko da inaugurazioan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!