Zaintzaile, pentsiodun eta etxeko langileei aitortza, Greba Feministaren ekintzetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Gerturatzen ari da Martxoa­ren 8a, eta 24 orduko Greba Fe­minista deialdia luzatu ondo­ren, egun horretarako egita­raua eman du aditzera orain, Her­na­­niko Koordinadora Feminis­tak.

Horrela, proposatu dute egu­na hastea elkarrekin go­salduz, Iturola Elkarlan Sorgunean. Eta materiala prestatu ondoren, kontzentrazioa egingo dute zer­bitzu sozialetan, zaintzaileak eta pentsiodunak erdigunean jartzeko. Haiei egingo dieten errekonozimenduari, arratsal­de­an batuko zaie etxeko lan­gile­ei egingo dietena, ekitaldi ba­tekin.
Aurretik, bazkaldu ere elka­rrekin egingo dute, Atsegin­de­gin, taperrak era­man­da. Eta ma­nifestazioa eginez bu­ka­tu­ko dute eguna, 19:00etan Plaza Berritik abiatuta.

Aurreko bi egunetan, informazio banaketa
Esan bezala, egun osokoa izan­go da greba deialdia: «emaku­me­ok lan guztiak utzi eta ka­le­ak hartuko ditugu», alda­rri­ka­tu dute. Greba Feministari bu­ruzko informazio guztia, inter­neten jarri dute, denen eskura: grebafeminista.wordpress.com.

Eta kalean ere emango dute informazioa. Herenegun, herri bira egin zuten, herriko auzoe­tan Martxoaren 8ari buruzko informazioa zabaltzeko; eta martxoaren 6an eta 7an, ko­mer­tzioetan egingo dute informa­zio banaketa.

Hezkuntza Plataformak bat, greba deialdiarekin
Hernaniko Hezkuntza Plata­for­mak ere, adierazi du bat egin duela greba deialdiarekin. Eta atxikimendua adierazteko, he­rriko ikastetxe ezberdinetan ate­ra ditu argazkiak, ikasle, ira­kasle eta langileekin. Ins­ti­tu­tuan ateratakoa da, albis­tea­ren eskuinean dagoena; eta gai­nerakoak, interneten daude ikusgai, albiste honekin batera.

Zaintza sarea, Herriguneak
Azkenik, emakumeek* greba egin ahal izan dezaten, gizonen zaintza sarea sortzen ari dira, Urumea Herrigunean. Helbu­rua da, emakumeek* egun horre­tan izan ditzaketen beharrak bildu, eta gizonen artean banatzea.

Behar eta ardura guztiak ondo egokitzeko, topaketa egin­­go du­te martxoaren 5ean, arra­­tsal­­deko 18:00etatik 19:00etara, behar-emaileek eta ardura-har­tzaileek, Herrigunean. 

MARTXOAK 8ko egitaraua
09:00, Gosaria Iturolan.
10:00, Material prestaketa, Atsegindegin.
12:00, Kontzentrazioa Zerbitzu Sozia­letan: zaintzaileak eta pentsiodunak erdigunean.
14:00, Bazkari autogestionatua Atsegindegin: Ekarri zure taperra!
17:00, Etxeko langileei aitortza ekitaldia.
17:30, Ezin badugu dantzatu, hau ez da gure iraultza!
19:00, Manifestazioa, Plaza Berritik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!