Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
hernaniko harrera sarea

2019/02/11, astelehena

Sarearen berri herritarrei, pintxo artean

Urtarrilaren 22an ofizialki aurkeztu ondoren, herenegun atera zen kalera aurrenekoz Hernaniko Harrera Sarea. Pertsona migratzaileen behar ezberdinei erantzutea helburu duen taldeak jatekoa eta edatekoa eskaini zien hernaniarrei Plaza Berrin, bide batez, sarea zabaldu eta indartzeko asmoz, haienera batu daitezen dei eginez. Izan ere, aurkezpenean azaldu zutenez, «ezinbestekoa» da herritarren laguntza, erakundeen «erantzun eskasaren» aurrean.