Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Erakusketa

2019/02/11, astelehena

Erliebeko lanekin gozatu ederra, Begiris elkartekoek

Begiris elkarteko kideak Luis Telleriaren Axeri Dantza lana ukitzen.
Begiris elkarteko kideak Luis Telleriaren Axeri Dantza lana ukitzen.

Erakusketa berezia jarri zuen Luis Telleria artista hernaniarrak urtarrilaren 25ean, Biteri kultur etxean. 1993tik zeramakien Biteriko aretoan erakutsi gabe, eta oraingo honetan, obra berezia erakutsi zion herriari. Baina ez hori bakarrik, bisita berezia ere jaso zuen, horregatik. Ikusmen mugatua dutenek bereziki ukitu ditzaketen erliebeko lanak jarri zituen; eta Begiris elkarteko lagun talde batek izan zuen haiekin gozatzeko aukera ederra.