Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
eragile sozialen eta eraldatzaileen elkargunea

2019/02/11, astelehena

Eragile sozialen eta eraldatzaileen elkarguneak, aurreneko zita

Ostegunerako deitu dute bilera, arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean. Interesa duen edonori luzatu diote gonbitea.

Herritar talde batek Her­na­niko eragile sozialen eta eraldatzaileen elkargunea sortzeko beharra antzeman du; ho­rretarako, aurreneko bilera bat deitu dute ostegunerako. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean. 

Eragile eta ekintza ugari
«Hernani herria bizirik dago eta horren adierazle da zenbat eragile dauden eta zenbat ekin­tza gauzatzen diren urte osoan zehar», adierazi dute. Hori ikusita, herriko esparru ezberdinetako (kultura, gazteria, eskubide sozialak...) hainbat hernaniar elkartu eta beste hainbat eragile sozialekin, kulturalekin eta sozioekonomikoekin hitz egin ondoren, pausoa ematera animatu dira. 

Indarrak batzea, oinarri
Helburu zehatza izango du elkarguneak: indarrak batzea. Horrez gain, «osatu nahi den elkarguneak, Hernaniko eragileentzat tresna eraginkorra izateaz gain, baloreak helarazteko ere balioko du; komunitatearen kide izatearen proiektua eta balio aurrerakoiak bultzatu eta garatuko ditugu. Lan kooperatiboa eta plangintzak zein proiektuak elkarbanatzeko aukera emango duen proposamena izan nahi du». Interesa duen edonori luzatu diote gonbitea.