Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
donostialdeko okupazio bulegoa

2019/02/11, astelehena

«Bi pertsona eta euren txakurrak kalean geratu dira»

Pasa den otsailaren 6an pasatakoa salatu zuen Donostialdeko Okupazio Bulegoak Tilosetan egindako kontzentrazioan: «bi bizilagun desalojatu zituen Urkilla S.L promotorak».

Donostialdeko Okupazio Bu­le­goak deituta, kontzentrazioa burutu zuten herenegun Tilo­setan, pasa den asteazkenean, otsailaren 6an gertatutakoa salatzeko: «Hernaniko bi bizi­la­gun desalojatu zituen Urki­lla S.L. promotorak. Desalojo honetan, promotoraz gain Hernaniko Bake Epaitegiak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak parte hartu zuten».

Azaldu dutenez, «desalojoa abixurik gabe eman zen, eta inolako agindurik erakutsi ga­be». Poliziaren jarrera «ha­rroa» ere kritikatu dute. 

«Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio»
Gertatutakoaren aurrean, dio­te, «’Kaleratzerik gabeko he­rria’ den Hernaniko Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio, desa­lojo bat delako, eta ez etxe­gabe­tze bat». «Hernanin pisu bat alo­­katzeko ohiko laguntzak» eskaini dizkie, «denok ezagu­tzen dugun arren Hernanin da­goen etxe­bizitza arazoa».

Okupazioaren bidea, zilegi
Gertatutakoarekin, «bi per­tso­na eta euren txakurrak kalean geratu dira», salatu du Okupa­zio Bulegoak; baita «desalojoa, jokabide irregularrak, honen biolentzia eta erakundeen hoztasuna» ere.

«Berriro ere, hamarnaka etxe­bizitzaren jabe diren espe­kulatzaileek herritarren duin­tasunak baino pisu gehiago du. Etxe huts bat gehiago dago, eta bi pertsona gehiago kalean», diote kezkaz. 

Eta aldarrikatu dute: «zilegi da okupazioaren bidea etxe­bizitza izateko».