Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Gure Esku Dago

2019/02/11, astelehena

Elkarretaratzea bihar, aro berriaren aurretik

Kataluniari elkartasuna adierazteko jarri dute biharko zita; arratsaldeko 19:00etan izango da, Plaza Berrin. Ostiralean, hitzaldia eskainiko du Francesc Matas kataluniarrak, 19:00etan, Biterin.

Herri galdeketen aroari bu­ka­era eman, eta aro berriari ekin­go diola iragarri zuen la­runbatean Gure Esku Dagok; horren berri, ordea, ez dute martxoaren 31ra arte emango. Ordura arte, Kataluniari el­kar­tasuna adierazteko jardu­erak egingo dituzte, baita Her­nanin ere. 

Biharko antolatu dute au­rrenekoa. Elkarretaratzea dei­tu dute Elkartasuna aterpe. Kon­ponbidea. Democracia. Lli­bertat lelopean; Plaza Berrin izango da, arratsaldeko 19:00­e­tan.

Solasaldia, ostiralean
Baina ez da aste honetako ekin­tza bakarra izango. Os­tiralerako solasaldia antolatu du Hernaniko Gure Esku Da­gok Francesc Matas Sallaren eskutik, El juicio, un hito para la libre decisión y la soberanía izenburupean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin. 

Asociación Acuerdo de Es­querra por la República Cata­lanako kidea da Matas, eta biga­rrenez izango da Her­nanin. 

Igandean, Donostiara
Donostian jarri dute zita igan­de­an; Kataluniari elkarta­su­na he­­larazteko izango den mani­fes­­tazioan. 12:00etan abiatuko da, Gro­seko Katalunia plazatik.