Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani Goizueta Arano Ereñotzu Astigarraga
KoopFabrika

2019/02/09, larunbata

38 proiektu jarri dira abian ekonomia justuago baten bila

Jon Zulueta, Joseba Amondarain, Enekoitz Etxezarreta, Aitzol Loyola eta Leire Udabe.
Jon Zulueta, Joseba Amondarain, Enekoitz Etxezarreta, Aitzol Loyola eta Leire Udabe.

KoopFabrika egitasmoa aurkeztu zuten hirugarrenez, Iturolan.

Koopfabrika jarri da martxan aurten ere 38 proiektu berrirekin. Iturolan eman zioten ha­siera astelehenean. Ekono­mia so­zial berria eta ekintzailetasun so­ziala sustatzeko programa da eta aurten hirugarren urtez antolatu da. 

Aurkezpen ekitaldian tokiko eragilea den Beterri-Buruntza uda­letako lehendakaria Jon Zu­lueta; Proiektuaren finantza­tzailea den Gipuzkoako Foru Aldun­diko Joseba Amondarain; EHUko Gezki institutuko Ene­koitz Etxe­za­rreta, Mon­dragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Aitzol Loyola; eta Olatu­koopeko Leire Udabe egon ziren.  Beraiekin noski aurtengo egitasmoan parte hartuko duten proiektuetako kideak. Arianne Kareagaren (Lanki Ikertegia-Mondragon Uniber­tsi­tatea) eta Beñat Irasuegiren (Talaios Kooperatiba eta Ola­tu­koop) eskutik eman zuten ondoren lehendabiziko formazioa. 

Lankidetza saretzea, jasangarria izateko
Jon Zuluetak gogorarazi zuen duela bost urte jarri zutela martxan, Olatu­koopekin elkarlanean, hasiera Kooperatzen izenarekin. EHUak eta MUak ere parte hartu zuten, Dipu­ta­zi­oaren aportazioari es­ker. «Gaur egun proiektua nahiko finkatuta dago eta pozgarria da egoitza nagusia Iturolan, elkarlan es­pazioan kokatzea. Jende asko pa­sa da urte hauetan. 25 proiek­tu sozio-ekonomiko dau­de martxan eta bertan 60 per­tsonek bertan lan egiten dutenak. Iturolan daude kokatuak gehienak eta beste batzuk sustraiak kanpo bota dituzte. Denak ere balore parekideak, partehartzaileak eta jasangarriak dituztenak. Etor­kizunari begira hori da gure nahia; proiektu berriak mar­txan jar­tzea. Gipuzkoa osora eta zergaitik ez Euskal Herri osora zabal­tzea gustatuko litzaiguke. Sare horrek ekonomia justoago bat eta hobeago bat egiten lagundu dezake». 

Joseba Amondarainek bi ideia nagusi plazaratu zituen «lankidetza eta enpresa eredua. Lankidetzan egindako proiektuak dira Koopfabrikan lantzen direnak. Gizarte antolamendu konkretu bat ematen dio eta ez da negozioa. Eta hiru erronkeri erantzun egokia ematen die: Zer nolako harremanak dauzkan barnean dauden pertsonekin, zer nolako harremana duen beste motatako enpresekin eta lurraldearekiko konpromezua. Lehiakortasuna ez du bakarrik alde ekonomikotik jorratzen, baita gizarte eta kohesio sozialetik, eta ingurugiro aldetik. Hirurak txertatzen dira Koopfabrikan».

Eneko Etxezarreta eta Aitzol Loyolak ikuspuntu pedagogikotik egin zituzten beraien aurkezpenak Euskal Herriko Uni­bertsitateko eta Mondragon Uni­­­bertsitateko ordezkari eta kooperatibismoan aditu eta ira­­kasle bezala. «Espazio formatiboetan gizarte ekonomia lantzen duten egitasmoak bideratzea nahi dugu. Islada edo tarte gutxi du hezkuntzan esperientzia kooperatiboak, gure gizartean duen garrantzia izan da. Horri aurre egiten diogu formazioen bitartez» azpimarratu zuen Etxezarretak. 

«Ekintzailetza proiekzio komunitario batetik»
Loyolak ildo beretik jarraituz kooperatibismoaren garapen soziala azpimarratu zuen. «Ho­ri da guk ematen dugun forma­kun­tza eta proiektuak bideratzen lagundu. Ekin­tzai­letza uler­tzeko beste modu bat lantzen du­gu, ez indibidualista, baizik eta proiekzio komunitariotik». 

Olatukoopeko Leire Udabek ekonomia sozial eraldatzailearen ikuspuntutik hitzegin zuen. «Beste eredu batetik gure proi­ek­tu sozio-ekonomikoa nahi ge­­nuen garatu eta Koop­fabri­kak hori bideratzen laguntzen du. Lankidetza, interkoperazioa eta lurraldetzea horretarako ezinbestekoak dira. Lanan buru­­jabetza da beste klabeetako bat. Hori gauzatzea da helburua».