Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Erotikan plax

2019/02/09, larunbata

“Irrifar batekin edozein bihotz gogorretan sar zaitezke”

Izena: Gina Medina Suarez
Jaiotze data: 1983-09-09
Bizitokia: Hernani, Txantxilla
Lanbidea: Sukaldaria
Zaletasunak: Mendia, literatura eta bidaiatzea

 

Zure bilakaera erotikoa plater ezberdinen bidez irudikatuko bazenu, zein litzateke menua?
“Buffet libre” bat ikusiko litza­teke. Nahi izan dudana eduki dut, baita nahi izan ez dudana ere. Ezin nuena sinistu dut eta ahal izan dut ez nuena sinisten.
 
Zer da sukaldaritzatik gehien goxatzen duzuna?
Besteak disfrutatzen ikusteak sortzen didan plazera.
 
Zein osagai dira beharrezkoak ligatzerako garaian?
Irrifar batekin edozein bihotz gogorretan sar zaitezke.
 
Zaintzaren garrantzia azpimarratu izan duzu, zer da gehien zaindu behar dena harremanetan?
Errespetua eta elkarrekiko mires­mena.
 
Musulman izateak zertan laguntzen dizu besteekin harremantzerakoan?
Harreman guztietan lagun­tzen dit: lagunartekoetan, sexua­le­tan, formaletan zein infor­ma­letan.
 
Bost hizkuntza hiz egiten dituzu, zein da zuretzat pizgarriena?
Arabiera.
 
Jakina da bidaiatzea maite duzula, zerk erakartzen zaitu hainbeste?
Aniztasuna gertutik bizitzeak.
 
Emakume poeten irakurraldietan parte hartzen duzu, zer eskaintzen dizu poesiak?
Zeharka nire emozio intimo­enak adierazteko aukera.
 
Mendia asko maite duzu, harreman batean maldan gora gabiltzanean zer egin dezakegu?
Pazientzia eta denbora eskaini, zuri, besteari eta egoerari.
 
Feminismoak zer eskaini dizu erotikan?
Nik ere plazera dudala jakitea.
 
PLAZERREN PUTZUA
 
Negu hotzerako plan bero bat?
Ez dago hotzik bero zaudenean.
 
Bihurrikerietarako leku egokia?
Natura.
 
Konpainian egiteko bidaia bat?
Nepal.
 
1. platera, 2. platera edo postrea?
Postrea lehen plater bezela.
 
Zein poetarekin afalduko zenuke?
Gloria Fuertesekin eta Sucainarekin.
 
Espezia erotiko bat?
Kanela.
 
Sutzen zaituen zerbait?
Menperakuntzak
 
Hitz bat xuxurlan?
Zurekin nago.
 
SEX-ALDIABUKATU...
 
Jolaserako baliagarria da...?
Buru irekia.
 
Nola esan ...?
Naturaltasunez.
 
Askatuz gero...?
Gozatu.
 
Tatxan! Eta orduan...?
Beroa.
 
SASIGALDERA
 
Zer esango zenioke lagun bati bikote harreman luze bat amaitzean, berriz ere ligatzen hasteko zailtasunak baditu?
Bizitzak etapa ezberdinak ditue­la eta gozatzeko, pazientzia eta laguntza behar badu Plax! Aholkula­ritzara zerbitzura joate­ko auke­ra duela.