Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani Astigarraga
Autobus zerbitzua

2019/01/19, larunbata

Sagardotegietara aurten ere, garraio publikoan

Gaur jarriko du martxan zerbitzua Hernanik; Astigarragan, aldiz, otsailaren 1etik aurrera eskainiko dute txotx busa.

 

Sagardotegietara autobusez joateko de­ia egiten dute urtero erakundeek, eta horretarako, autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Hernani eta Astiga­rra­ga­ko Udalek, txotx denboraldian zehar.     

Hernaniko zerbitzua, gaur hasita
Gaur jarriko da martxan Hernaniko zerbitzua, hain zuzen, Osiñagako sagardotegiak biltzen dituena: Itxas-Buru, Otsua-Enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre, Elorrabi eta Goiko-Lastola. 

Ostiral iluntzean eta larunbat eguerdi eta iluntzean izango dira au­to­busak, eta Zinkoeneako geltokia izango dute elkargune (Astigarragarantz). 

Ordutegiak aldatu egiten dira ga­raiaren arabera; gehigarri honen atzeal­dean daude, ikusgai.

Horrez gain, Larre-Gain sagar­do­tegiak ere, badauka autobus-zerbitzu pro­pioa.

Otsailaren 1etik aurrera, Astigarragatik
Udalak, Behemendi Elkarteak eta eta sagardogileek sustatuta, aurten ere Txotx busa eskainiko dute Astigarra­gan, otsailaren 1etik aurrera. Astelehe­netik ostiralera gauez besterik ez da egongo; eta larunbatetan, aldiz, eguer­dietan eta gauetan izango da autobus zerbitzua, joan-etorria egiteko. Zer­bitzu honen ordutegiak ere, atzealdean aurkitu daitezke.

Astigarragaren kasuan, zerbitzua doakoa da.