Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
Dirulaguntzak

2019/01/13, igandea

Dirulaguntzak kirolen arloan abian daude

2017-2018 denboraldiko jarduerengatik emango da. Aurkezteko azken eguna urtarrilaren 25a da. 

Zabaldu du Udalak epea, kirol programa eta jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko. Aurrekontuak irabazi as­morik gabeko kirol klubei eta elkarteei zuzendutako aurrekontu partidak biltzen ditu. Kirol programen helburuekin bat datozen 2017-2018 denboraldiko hainbat kirol programa eta jarduera antolatzeagatik emango dira, horiek izandako proiekziogatik zein interesagatik. Oinarri hauen objektu diren dirulaguntzatarako bi­de­­ratuko den kreditua 55.000 eurokoa da. 

Aurkezteko azken eguna urtarrilaren 25a izango da eta dokumentazioa eskuratzea, informazioa eta eskeren aurkezpena Hernaniko Udal Kiroldegiko bulegoetan, edo infor­mazioa www.her­nani.­eus web orrian ere eskura daiteke.  2018ko abuztuaren 31ra arte egindako jarduerak sartuko dira.