Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
Ipuin kontaketa

2019/01/13, igandea

Ipuin kontaketa saioetara sartzeko gonbidapena eraman beharko da

Ipuin kontaketetan aldaketa garrantzitsua da eta giroa eta kalitatea bermatzeko ume kopurua mugatzea ezinbestekoa da. 

Ipuin kontaketa saioetan al­daketa garrantzitsu bat eginda. Hemendik aurrera saio­etara sartzeko gonbidapena eramatea ezinbestekoa izango da. Hainbat kontalarik egindako eskaerari erantzunez, kontaketaren giroa eta kalitatea bermatze arren, ume kopurua mugatzea ezinbestekoa ikusten dute. Gonbi­dapenak liburutegian eskuragarri izango dira.

Osteguneko saiorako ­gonbidapenak bihartik banatuko dira
Osteguneko Pello Añorgaren saiorako gonbidapenak bihartik aurrera banatuko dira, agortu arte. Bide batez, he­mentxe urtea hasteko gomendio batzuk: Ordu­tegia bete. Saioa hasi ondoren ezin izango da gelan sartu. Begirune kontua da. Adina errespetatu. Saio bakoitza urte tarte zehatz bati zuzenduta da­go. Haurrak saioan sartu nahi ez badu, ez larritu. Bali­teke berarentzat une egokia ez izatea. Urte osoan aukera gehiago egongo da.