Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
pse-ee prentsa oharra

2019/01/13, igandea

«Udal Gobernua animatzen dugu Chillida Leku museoaren berririkitzea aprobetxatzera»

xChillida Leku berriz ere irekiko da datorren apirilean.
xChillida Leku berriz ere irekiko da datorren apirilean.

PSE-EEko bozeramailearen hitzetan «aukera paregabea da Hernani eta eskualdearentzako eta oihartzuna kudeatzeko Foru Aldundiko Turismo eta Kultura sailarekin bilera bat eduki behar da».

Hernaniko PSE-EEko boze­ramaile den Ricardo Crespo po­zik agertu da Chillida Leku­ren berririkiera dela eta. Api­rilean zabalduko ditu berriz ere ateak. «Albiste ona eskul­torearen familiak ira­garri zu­en eta azpimarratu zuten be­rri­rikitzen dela museo entzu­tetsua proiektu sendo batek sustengatzen duelako etor­ki­zunari begira». 

Zentzu horre­tan, Chilli­da­ren familiak adie­razi due­nez, «argiteria hobe­tuko da, zo­ru eta sabaian iso­lamendu gehi­ago egongo da eta mugikor­tasun murriz­tu­agoko pertso­nen­tzako irisga­rri­tasun ego­kia edukiko du. Gainera, ongi­etorri esparru batekin, kafete­-giarekin, den­da­rekin eta par­kingeko insta­la­kuntzen hobe­kun­tzarekin birgaitu nahi dute museoa».

Prentsa oharrean Herna­niko sozialisten buruak eska­tzen dio EH Bilduren Udal Gobernuari ez pasatzen uzteko «aukera paregabe hau eta turismoaren inguruko plan estrategikoa edukitzea herrira  eta eremu natural aparta ho­ne­tara erakartzeko Chillida lekura hurbiltzen diren bisi­tariak. Hernaniko Udalak ezin du kanpoan geratu garrantzi honetako proiektu batean eta gonbidatzen ditugu, Denis Itxa­­so buru den, Foru Aldun­diko Kultur eta Turismo Saila­rekin bilera bat edu­kitzera esparru honek edukiko duen oihartzuna kudeatzeko»

«Argi dago, Chillida Leku aukera bat dela Hernani eta eskualdearentzako, turismo hel­muga bereizgarria» gaine­ratu du. Gainera, «Euskadira etorri daitekeen bisitariarekin ba­tera, Espainiako turistak hurbilduko dira, baina ba­tez ere nazioarteko turis­mo­aren erreferentzia izango da».