Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Udala

2019/01/13, igandea

17 etxebizitza alokairuan esleituko dira

Izenematea martxoan irekiko du, baina ezinbestekoa da urtarrilaren 31 baino lehenago Etxebiden izena emateko eskaera eginda izatea. 17tik zuzkidura-etxebizitzak, gazteentzat eta adinekoentzat.

Udalak  bere jabetzako etxe­bizitzak esleitzeko prozedura lan­tzen ari da. Guztira, babes ofizialeko 8 etxebizitza eta 9 zuzkidura-etxebizitza dira. Be­de­­ratzi etxebizitza horietako zaz­pi 35 urte baino gutxiago dituzten gazteentzat izango dira eta beste biak 70 urtetik go­ra­ko pertsonentzat. Oina­rriak otsailaren bukaeran onartuko dira eta ondoren izena ema­teko epea irekiko da. 

Zerrendan sartzeko ezin­besteko baldintza da Etxe­biden urtarrilaren 31 baino lehen izena emateko eskaera eginda izatea. Babes ofizialeko etxebi­zitzak Etxebideren bare­ma­zioaren arabera esleituko dira eta zuzkidura-etxebi­zi­tzak, os­te­ra, irizpideak bete­tzen dituz­ten guztien artean zozke­ta­tu­ko dira.