Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
bidez bide zerbitzua

2019/01/11, ostirala

Ibilgailu berria, Bidez Bide zerbitzuak

Carrere, Lertxundi, Pagola, Alberdi eta Berastegi atzo, Urnietan.
Carrere, Lertxundi, Pagola, Alberdi eta Berastegi atzo, Urnietan.

Hernani, Urnieta eta Andoaingo landa eremuetan bizi diren 65 urtetik gorakoei edo mugikortasun arazoak dituztenei zuzendutako garraio zerbitzuak hamar urte bete eta aurrerapausoa eman du.

Bidez Bide programak hamar urte bete ditu, eta hori ospa­tzeko, ibilgailu berria erosi du. Programa horren bitartez, garraio zerbitzua eskaintzen zaie Hernani, Urnieta eta Andoaingo landa eremuetan bizi diren 65 urtetik gorakoei eta mugikortasun arazoak dituztenei, Behemendi elkar­tea­ren bitartez.

Zerbitzuarekin jarraitzeko, ibilgailu berria aurkeztu zuten atzo Urnietan, eta bertan izan ziren Behemendiko Juan Cruz Alber­di; ibilgailuaren gidaria, Be­goña Berastegi; Xabier Ler­txundi, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialen zinegotzia; Mikel Pagola, Urnietako alka­tea; eta Ana Carrere, Andoain­go alkatea.

45.000 euroko kostua
Ibilgailu berriak 45.000 euroko kostua izan du, Gipuzkoako Fo­ru Aldundiaren Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailak or­­daindu duena. 7-8 lagunen­tzat lekua dauka eta Alberdik azal­du duenez, «egokituta da­go aulki gurpildunentzat».

Zerbitzuaren garrantzia nabarmenduta, Udalek
Hiru Udalek ahalbidetzen dute zerbitzua aurrera eramatea: «eskertu behar diegu Udalei urtero, hi­tzarmenaren bidez, txo­fe­rra­ren gastuak eta zerbi­tzua­re­nak ordaintzeagatik», adie­ra­zi zuen Alberdik.
Udalek, haien aldetik, zer­bitzuaren garrantzia nabar­men­­du zuten: «zerbitzua ego­kitu egiten zaie beharrei»,  onartu zuen Mikel Pagola Urnietako alkateak. 

Xabier Lertxundi Herna­niko Zerbitzu Sozialen zinego­tziak erakundeen arte­ko el­kar­la­na nabarmendu zuen: «hiru herrien artean lan egi­teak halako emaitzak ematen ditu; bide horretan jarraitu behar dugu».
Ana Carrere Andoaingo al­kateak, aldiz, oraindik erabil­tzen ez duenari, erabiltzeko gon­bitea luzatu zion.

«Eskerrak», baita ere, gidariari
Begoña Berastegi gidariaren lana ere goraipatu zuen Juan Cruz Alberdik: «gidari lanak baino, laguntzaile lanak egi­ten ditu, erabiltzailea aten­dituta dago».

Eskerak, telefonoz
Astelehenetik ostiralera es­kaintzen du zerbitzua Behe­mendi elkarteak, 08:00etatik 12:00etara, aurrez telefonoz deituta.