Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani Astigarraga
korrika

2019/01/11, ostirala

Apirilaren 13an pasako da Korrika, Urumeatik

Apirilaren 4an hasiko da 21. Korrika, aurten, Garesetik (Nafarroa); 2.560 kilometroko ibilbidea osatuta, apirilaren 21ean iritsiko da Gasteizera. Hernani eta Astigarragatik ere pasako da.

Korrika urtea da aurtengoa; 21. edizioa burutuko du AEK euskaltegiak, bi urtean behin egiten duen moduan. Aurten, apirilaren 4an hasiko da, Ga­resen (Nafarroa), arratsaldeko 17:00ak aldera. Eta apirila­ren 21ean emango zaio buka­era, Gasteizen, eguerdiko 12:30e­tarako. 
Astigartar eta hernania­rrek ere, aukera izango dute parte hartzeko, apirilaren 13an. Astigarragatik pasako da lehenengo, goizeko 01:02etan eta Hernanitik gero, goi­zeko 01:24etan; biak ostiraletik la­run­baterako gauean.


2.560 kilometroko ibilbidea
Klika lelopean, hamaika egu­neko bidaia egingo du aur­ten­go Korrikak, 2.560 kilo­metro izango dira Euskal He­rriko zazpi herrialdetatik. yy