Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
oH!-PRENTSA OHARRA

2019/01/10, osteguna

«Gezur sortak, egi sortekin erantzuten dira»

Orain Hernanik dio faltsua dela alkateak «gure taldeak euskeraren normalizazioaren gaian duen jarreraren inguruan egin duen erreflxioa».

Orain Hernani talde poli­tikoak prentsa oharra hela­razi nahi die herritarrei Luis Intxauspek beraien inguruan egin dituen adierazpenei eran­­tzunez. «Ez gaitezen ino­zen­teegiak izan. Aurten hau­teskundeak daude eta kon­tziente gara talde bezala jaso­ko ditugun eraso politi­koez». 

Gabonen aurretik Alkateak urtea agurtu zuen, baina aldi berean faltsua zen hausnar­keta bat egin zuela dio Orain Her­nanik, taldeak euskararen nor­malizazioaren gaian duen jarreraren inguruan. «Ez dugu bere iritzia haintzat hartuko, baina bai prentsa-oharrean era­bilitako tonua, ohitu gai­tuen moduan, autoritarioa eta errespetu gutxikoa izan bai­ta».  

Orain Hernanitik uste dute, «euskeraren sustatzea eman dadin, diskurtso positibo eta integratzaileak behar direla. Eus­keraren normalizazio erre­­al bat lortuko litzateke hizkun­tzaren ikasketa progra­ma ge­hi­­a­gorekin eta egiten diren jardu­erak bi hizkun­tzetan egi­tea jendeak euske­raz egitera animatuz; azken finean, era­kargarriak diren hizkuntza pla­nak eginez. Hon­taz hara­tago, demagogia eta gezur sorta». 

«Oposiziokoen ­min­tzal­dietan mugikorrak begiratzen zituzten, irribarre artean»
OH! udal taldearen esanetan erres­­­petu gutxikoa izan zen zen­­­bait Gobernu taldeko kide­ek urteko udaltzabar garran­tzitsuenean izan zuten jarre­ra. «Oposizoak bere bozkaren inguruko arrazoiak ematen zitu­en bitartean, haien mugi­korrak begiratzen zituzten irribarre artean. Honen ingu­ruan hausnartu beharko da». 

«Gobernu taldeak aurre­kon­­tuak bakarrik onartutako udalbatzan, alkatea bitxikeria batean geratu da soilik, udal­errian daramakien gestio txarrari buruz hitz egin beha­rrean», diote oha­rrean. 

Orain Hernanik legealdi honetan lehenengo aldiz au­rre­­kontuen aurka bozkatu zu­en, «konfiantza galtzea­gatik, Gobernu taldearen  ges­tioan, eta haienak diren aurre­kon­tuak au­rrera erama­teko gaita­sun ezagatik, eta ardura politi­ko­agatik». 

«Aurrekontuetara  bideratutako diruaren zati txiki bat bakarrik erabili da»
Galdera batzuk luzatzen ditu Orain Hernanik. «Nola da po­sible Zerbitzu Publikoko eta Hirigintzako zati baten men­pe dauden obrak 998.000 euroko aurrekontua izatea eta 42.000 euro soilik erabiliak izatea (%4)?; nola da posible 2017ko aurrekontuetan hilerriko ho­be­­­­­kuntzarako 79.000 euro­ko au­rrekontua izatea eta hau­etatik zero euro erabiliak iza­tea, eta gainera, 2019. ur­tean par­tidarik ez egotea agin­du zi­ren hobekuntzak bete­tze­ko?».

Orain Hernaniren galderek  ez dute etenik eta beste hiru egiten ditu: «Nola da po­si­ble 2018ko aurre­kontuetan zeuden 45.000 euro­­tatik parke eta lo­ra­tegien hobe­kuntza­rako, 4.500 euro soilik era­bili izana (%10)?; Nola da posible Ema­kumeen Etxearen proiek­tuko inber­tsioan eten­gabeko kre­dito haun­di­agotzeak egotea 990.000 euroraino iritsi arte, eta gutxi gorabehera 25.000 eu­ro gauza­tzea?; Nola da posible Hernani

Erabaki aurre­­kon­tuetatik, 2016 urtetik 1.018.000 euro onartuak izan direnak, 279.000 euro soilik exeku­tatuak izatea (%30 baino gutxi­ago)? Errespetu eta seriotasun gehiago erakutsi beharko lio­kete hain harro aldarrikatzen duten parte­hartzeari. Hau da, gezur sortak, egi sor­tekin erantzuten dira».