Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani
kontrakantxa gaztetxea

2018/12/06, osteguna

‘Iñoiz baño biziago’ hamabi urte pasata ere!

Gaurtik hilaren 15era bitarte, hamabigarren urteurrena ospatuko du Kontrakantxa Gaztetxeak. Gaur izango du aurreneko saioa, solasaldia. 

Hamabi urte bete ditu aurten Kontrakantxa Gaztetxeak, eta hori ospatzeko, egitarau berezia antolatu dute gaurtik hasita, Iñoiz baño biziago lelopean. Solasaldiarekin hasiko du­te egi­taraua gaur; Harrema­nen inguruan hausnartzen sa­ioa izango da, Herri Eskolen ba­rruan. Goizeko 10:00etan ha­sita izango da, gaztetxean.

Musika, bihar
Musikarekin emango diote hasiera asteburuari bihar gauean; Peputzen saioa izango da, gaueko 22:30etan hasita.

Hala ere, larunbatean goiz jeiki behar izango dute goizeko tailerrean parte hartu nahi dutenek. Goizeko 10:00etan izango da, eta garagardoa egiten ikasiko dute, jakintzaren kolektibizaziorako erabiliko duten saioan. 

Hurrengo larunbatean, festa
Hilaren 15ean, hurrengo larunbatean izango da festa haundia. Goizeko 10:00etan auzolanean arituko dira; ondoren, 14:00etan bazkaria egingo dute, sobremesa girotuarekin; eta bukatzeko, gauez, kilimak eta DJ PZ izango dira.

Bazkarira joan nahi dutenentzat, dagoeneko salgai dau­de txartelak, Goiz Argi eta Garin tabernetan. 15 euro izango dira, bazkaria eta kamixeta. 

EGITARAUA

- GAUR, 10:00etan, Herri eskolak: harremanen inguruan hausnartzen.
- BIHAR, 22:30etan, Peputz.
- ETZI, 10:00etan, Garagardoa egiteko tailerra. Jakintzaren kolektibizazioa.
- Abenduak 12, 17:00etan, Herri eskolak: harremanen inguruan hausnartzen.
- Abenduak 13, 18:00etan, Hitzaldia + pintxo-potea (autogestioan sakontzen).
- Abenduak 14, 14:00etan, jantoki sozialaren irekiera, Langile Babes Sarearekin batera; 22:00, ‘Berez sortzaileak ez garenon poesia errezitaldia’.
- Abenduak 15, 10:00etan, auzolana; 14:00etan, bazkaria eta sobremesa girotua; 23:00etan, kilimak, gero, DJ PZ.