Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
durangoko azoka

2018/12/06, osteguna

Euskal kulturaren erakusleiho, Durango

Doberak Mariangeles Zugarramurdirekin partekatzen du ‘stand’a.
Doberak Mariangeles Zugarramurdirekin partekatzen du ‘stand’a.

Hernaniarrek ere badute bere txokoa Durangoko Azokan, eta igandera arte izango dira bertan.

Atzo ireki zituen ateak Du­ran­goko Azokak, igandera arte euskal kulturaren eraskus­leiho izateko. Eta aurten ere, hernaniarrik ez da falta!

Dobera Euskara Elkartea, Goienkale 16an
Dobera Euskara Elkarteak, urtero bezala, stand propioa jarri du aurten ere. Goienka­le­ko 16 zenbakian dago koka­tua, eta bertan ari da elkar­tearen eta bazkideen hainbat lan sal­tzen. Tartean da, Ipuin Fak­toriaren barruan Doberak argitaratu berri duen Txori txi­­kia eta kokodriloa. 

Ipuin berria eraman du Doberak Durangora: ‘Txori txikia eta kokodriloa’.

Musikan ere, berrikuntzak
Hernaniar zati bat baduten bi taldek euren diska berriak aurkeztuko dituzte Duran­gon: Esne Beltzak eta Hun­tzak. Xabi Solanoren taldeak Ni zazpigarren diskoa aur­kez­­tu zuen azaroaren 29an; Uxue Amonarriz eta Aitor Huitziren Huntza taldeak, aldiz, Xilema ka­leratu zuen herenegun. Biak erosi ahal izango dira bertan.

Beste hainbat ere bai
Baina ez dira bakarrak izan­go. Aztarna argitaletxeak ere izan­­go du musika aukeran: ba­tetik, Balen Lopez de Mu­nain gitar-jole bilbotarra­ren lan be­rria aurkeztu dute, 25 pieza gi­tarrarako izenburua­re­­kin; bai­ta  Alboka taldearen Lurra, ur, haize lana ere. Her­nani Erro­tzenek ere, bere txo­koa dauka Nabarral­deren stand­ean.