Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani
Telesailetan adiktua - Aitor Caracciolo

2018/11/24, larunbata

'Ongi Etorri' Julia!

Julia Roberts da ‘Homecoming’ telesailaren protagonista nagusia.
Julia Roberts da ‘Homecoming’ telesailaren protagonista nagusia.

Hilabete honetan ekarri du­dan telesailaren aktore nagusia, oso ezaguna egingo zaizue gehienei, 90. hamarkadan eta gerora mundu mailan zegoen emakume garrantzitsuenetakoa izan zen eta berau. Ez zaigu arraroa egiten azken urteetan gertatu den antzezle migrazioa zine mundutik, telesailen mundura. Hauetako askok, pelikuletan parte har­tzeko aukera murriztua izan dutelako, edota gaur egun zinean sortzen diren frankizia haundiak baino, nahiago izaten dutelako proiektu pertsonal ala arriskutsuagoetan parte hartu. Gainera, horrelako ‘produktu’ txikietan beraiek ere sartzeko aukera ikusten dute, produktore lanak eginez, nahi duten kontrol maila nahiz an­tzezlan propioak aukeratzeko, batere trabarik izan gabe. Horrela ibili dira azken urteetan Nicole Kidman, Jude Law, Robert de Niro, Ewan Mc­gre­gor, Reese Witherspoon, eta beste hainbeste.

Eta halaxe iristen gara gurera, Julia Roberts ezagunak ere, berdina egin du eta. Eta nola gainera! Bere produktora propioa sortu ostean, hainbat idazle, gidoilari eta sortzailerekin lanean ibili eta proiektu berri bati ekin zion. Eli Horowitz eta Micah Bloomberg sortutako Podcastean oinarritutako telesailarentzako gainera, gaur egun telebistan dagoen zuzendari  eta sortzaile arraro naiz txundigarrienetara jo zuten Sam Esmail, Mr. Robot telesail paregabearen egileek.

Homecoming, bisualki arrapatzen gaituen narrazio inmotikoa dugu, bere hamar kapituluetan, gorako bidea bakarrik egiten duelarik. Bere tentsio eta indar guztiak askotan Hitch­cock gogoraraziko digu, bertako azpijoko eta denboran saltoka dagoen argumentuak gutxinaka ematen dizkigun detaile eta informazioak pantailara lotuak izango gaituelarik. 

Bertan, Heidi Bergman (J. Roberts) sikologoaren lana ikusiko dugu, gerratik bueltan dauden soldadu traumatuei lagun­tzen saiatzen diren zentru batean. Biziki pentsatzen dut hobe dela hau baino gehiago ez jakitea telesail hau hasten duzunean. Modu horretan, sorpresa handiagoa izango da eta gertakizunen sekuentzia gozatzea... 

Aktore nagusien lan bikaina, Julia Roberts-etik aparte, Bobby Cannavale eta Stephen James aktoreek jorratu egiten dituzte beraien paperak. Hiruron artean sortzen den dinamika, kapituluetan zehar haunditzen joango da amaierako zenit puntu nagusira iritsi arte. 

Aktore haundiak, narrazio bikaina, bisualki txundigarria! Hasieratik bukaerara harrapatuko zaituen telesaila. 2018ko nere podiumean izango denetako bat. Ez galdu aukera ikusteko!