Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Errigora

2018/11/10, larunbata

Nafar produktuekin osatutako saskiak, euskera puzteko

Asteazkenera arte eskatu daitezke saskiak, 50 eurotan, online edo aurrez aurre.

Bosgarren urtea da Errigo­raren  Nafar hegaoldeko uzta euskarari puzka kanpaina martxan jartzen dela, eta aurtengo saskiak eskatzeko epea irekita dago, azaroaren 14ra arte. «800.000 euro bi­de­ra­tu dira dagoeneko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK in­dartzera», azaldu dute Erri­goratik.

Bi saski mota, aukeran
Bildutako diru hori, Nafa­rroa­ko erriberako produktu ekolo­gi­koekin osatutako saskiak salduta lortzen da. Zati bat (%75) produktu horien ekoiz­leei bideratzen zaie, eta bestea (%25), Nafarroako gune ez eus­­kal­dun bezala sailkatuta­koetan euskera sustatzera. 

Laguntzeko modurik one­na, beraz, saskiak eskatzea da. Aurten ere bi saski mota dau­de aukeran. 

Batetik, bel­tza: oliba-olio bir­jina estra, oz­pin ekolo­gi­koa, mahats-zu­ku ekologikoa, alkatxofa biho­tzak, piper txo­ri­zero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, esparrago txuriak, borraja eko­logikoa, pikillo piper oso­ak, almen­drak, melokotoia al­miba­rretan eta tomate frijitua. 

Bestetik, saski txuria: pi­killo saltsa, pasta eko­lo­gi­koa, pikillo piper osoak, alka­txo­fak, esparrago txuriak, ardo beltz ekologikoa, espa­rra­go krema, piperrada, ozpin ekologikoa, arroza, teilak, ardo eta kanela pastak eta txokolatezko cookieak.

Eskaerak online eta aurrez aurre
Saski bakoitzak 50 euro balio ditu, eta asteazkenera arte eskatu daitezke, interneten www.errigora.eus webgu­ne­an, edo aurrez aurre, Her­na­niren kasuan, AEKn, Lan­gi­le ikastolako Laubidieta erai­ki­nean, Lurreko Ekodendan edo Karabeleko Ekonekaza­ritza Etxaldean.