Oraindik ez zarela Kronikalari!?

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 10:50

1. EGIN ZAITEZ BAZKIDE. Urtean 40 euro.

Babesten diren proiektuak: Gure artean euskaraz, Zinea euskaraz, Motibazio saioak, Ipuin faktoria, Kronika, Hala bazan, Burbunak eta etsayak, Ekimen kulturalak, Udaleku ibiltariak, Bota Bertsoa, Hamaika Batuaz, Jolas eta solas, Negulekuak.

Abantailak:

- Errenta aitorpenean dedukzioa (aportazioaren %20a).

- Prezio bereziak Doberak eta Kronikak antolatzen dituzten egitasmo, zerbitzu, produktu eta emanaldietan.

- Hilabeteko agenda.

- Zozketak: aurrerantzean Kronikalarien artean (Doberako bazkideak ere Kronikalari dira).

- Elkartearen Batzar Orokorretan parte hartzeko aukera.

2. EGIN ZAITEZ KRONIKALARI. Urtean 25 euro.

Babesten den proiektua: Kronika.

Abantailak:

- Errenta aitorpenean dedukzioa (aportazioaren %20a).

- Deskontuak: aurrez zehaztutako ekitaldietan.

- Zozketak: aurrerantzean Kronikalarien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!