Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
huntza taldea

2018/10/11, osteguna

Publiko moduan ateratzeko, herritar bila

Bideoklip berria grabatuko du Huntza taldeak bihar Lasarte-Oriako hipodromoan, eta publiko moduan agertuko den jendea behar dute horretarako. Adin guztietako jendea behar dutela adierazi dute: aiton-amonak, helduak, gazteak, umeak... Arratsaldeko 16:00etan irekiko dituzte ateak, eta grabazioaren ondoren, jatekoa eta edatekoa eskainiko dute. Joan nahi duenak, labur.eus/zqfkh estekan da­goen orria betetzeko eskatu dute; dena den, egunean bertan gerturatzen dena ere, ongietorria izango dela adierazi du taldeak.