Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Osiñagako auzo elkartea

2018/10/11, osteguna

Afari berezia, ‘Artantxuriketan’

Hilaren 27an izango da, iluntzeko 20:00etan hasita, Osiñagako Iparragirre sagardotegian.

Plan berezia eskainiko dute Asmo Argia Osiñagako Auzo El­karteak eta Iparragirre sa­gar­dotegiak  hilaren 27an. Ilun­­­tze­ko 20:00etan hasita, afariaz eta Aranoko Ansa ama-ahizpen ARTAnTXU­RIKE­TAN ema­nal­diaz gozatzeko au­kera izango da. Prezioa: 26 euro. Hilaren 21era arte erreserbatu ahal izango da, 943 55 03 28 telefono zenbakian.

Arta zuriketa, antzeztua
Aurrena, Arantza, Ainhoa eta Maider Ansa ahizpek eta Maria Jesus Zugarramurdi haien amak antzeztutako saioarekin go­za­tuko dute bertaratutakoek, eta ondoren, parrilada dastaketa izango dute, Baserria KM0ko jakiekin osatuta. Kafea ere eskainiko dute, gero.  

«Baserriko sukaldean arta zuriketa antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa» da AR­TAn­TXURIKETAN. Hain zuzen, baserriko arratsalde bat an­tzezten dute, familia eta auzokoak elkartu eta solasaldi bizia sortzen dute elkarrekin, artoa zuritzen duten bitartean.