Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko ekainak 25

Hernani
HItz-andana

2018/10/11, osteguna

Nazioarteko inprobisatzaileek bat, Biterin

Goran: Soto eta Lujanbio; beheran: Quiala eta Argüello.
Goran: Soto eta Lujanbio; beheran: Quiala eta Argüello.

Bertsolaritzarekin, payadarekin eta punto cubanoarekin gozatu ahal izango dute gaur hernaniarrek. Iluntzeko 20:00etan hasita izango da hori, Biteri kultur etxean. Sarrera bertan erosi ahal izango da.

Sei geldialdi egingo ditu Eus­kal Herrian Naziorteko Inpro­bisatzaileen Birak, eta horie­tako bat izango da gaur Her­nanin eskainiko dutena. Ilun­tzeko 20:00etan hasita izango da emanaldia, Biterin. Sarrera egunean bertan erosi ahal izango da, 7,5 euroren truke.

Hitz-an­dana egitasmoaren ba­rruan antolatu du ema­naldia Udalak, Mintzola Ahoz­ko lantegiarekin eta Lanku Kultur Zerbitzuekin elkarla­nean. Bertan, bertsolaritzak bat egingo du Argentinako payadarekin eta Kubako pun­to cubano delakoarekin.

Lujanbio eta Soto, Euskal Herritik
Hernaniren kasuan, Maialen Lujanbio eta Julio Soto ber­tso­lariak arituko dira. Eta haie­kin batera izango dira Araceli Argüello payadore argentina­rra eta Tomasita Quiala re­pen­tista kubatarra. Era be­re­an, Iker Iriarte ardu­ra­tuko da saioa gidatzeaz.

Lujanbio eta Soto, Araceli Argüello eta Tomasita Quialarekin arituko dira.

Beste hainbat esperientzia
Ez da aurreneko aldia halako esperientzia batek Hernani duena geltoki. Biterin bertan egin zuten bat hainbat in­probisatzailek 2016an, Euro­pa bat-batean topaketaren barruan.