Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
euskara ari du

2018/10/07, igandea

‘Ari du’ abestiaren aurkezpena gaur, Larburuk eta Tolosak

Milagrosan jarri dute zita, arratsaldeko 19:00etan, Euskara Ari Du egitasmoaren abestia estreinakoz jotzeko. Bertan izango dira bi egileak.

Azkeneko asteotan antolatu dituzten ekintzen artean, zita berezia izango du gaurkoa, Euskara Ari Du egitasmoak: Ari du abestia aurkeztuko dute Milagrosako kaperan, arra­tsal­deko, 19:00etan hasita.

Bertan egongo dira abes­tia­ren egileak, Maite Larburu eta Andoni Tolosa Morau; eta saioaren bukaeran joko dute estreinakoz, Ari du. Aurretik, Idurre Lekuona ka­zetariak elkarrizketa­tuko ditu ber­tan, eta gal­dera eta galdera artean, zen­bait abesti tarte­ka­tuko di­tuzte bi musikari eta abes­lari hernaniarrek.

Zita gehiago, azken txanpan
Urte bukaerara arte luzatuko da Euskara Ari Du egitasmoa, ahalik eta erronkalari gehien erakarri nahian. Eta egitas­mo­aren azken txanparako, da­goeneko aurreikusi dituzte zita gehiago.

Horietan aurrenekoa, Ama­lia Barquinen hitzaldia izango da, urriaren 17an: Generoa eta euskara. Azaroaren 29an, be­rriz, Mintzodromoa antolatuko dute, Udal Euskaltegiarekin.