Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Euskara Ari Du

2018/10/02, asteartea

Igandean aurkeztuko dute ‘Ari du’ abestia, Milagrosa kaperan

Euskera eta kirola uztartuz, solasaldia egin zuten aurreko ostegunean.
Euskera eta kirola uztartuz, solasaldia egin zuten aurreko ostegunean.

19:00etan hasiko da, eta bertan egongo dira Maite Larburu eta Andoni Tolosa, egileak.

Azkeneko asteotan zenbait ekintza antolatu ditu Euskara Ari Du elkarteak; azkenekoa, joan den ostegunean Biterin egin zuten solasaldia, euskera eta kirola uztartuz, Joxe Ku­rutz Elosegi, Izaskun Zubi­za­rre­ta eta David Zurutuza­re­kin.

Eta ekintza sorta borobil­tzeko, zita berezia jarri dute igande honetan, Milagrosako kaperan. Izan ere, bertan aurkeztuko dute Ari du abestia. Arratsaldeko 19:00etan izango da abestiaren aurkezpen ofiziala, eta bertan egongo dira bi egileak: Maite Larburu eta Andoni Tolosa Morau.

Ekitaldi horretan, elkarrizketa egingo die Idurre Lekuo­nak, bi musikari eta abeslari­ei; eta galdera-erantzunak, abestiekin tartekatuko dituzte.
Saioaren bukaeran joko dute, jendaurrean aurrenekoz, Ari du abestia.