Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko ekainak 25

Hernani
euskara ari du

2018/09/27, osteguna

Kirol munduan ere euskera, kirolarien ahotan

Hernaniar gehiago batu ziren larunbatean Baietz Hernanik! erronkara.
Hernaniar gehiago batu ziren larunbatean Baietz Hernanik! erronkara.

‘Kirola eta euskara’ mahai-ingurua gidatuko du gaur, 19:00etan Biterin, Ander Txintxurreta kazetariak. Iritzia ematen izango dira Izaskun Zubizarreta, Joxe Kurutz Elosegi eta David Zurutuza.

Hernaniarrak Baietz Herna­nik! erronkarekin bat egitera animatzeko, hainbat ekitaldi anto­la­tu ditu Euskara Ari Du egitas­mo­ak. Larunbatean ka­le-erron­karekin xaxatu zituz­ten herritarrak.

Gaur, berriz, mahai-in­gu­rua izango da, 19:00etan Biterin.

Euskera, kirol munduan
Euskerak kirolaren munduan zenbaterainoko garrantzia du­en aztertuko dute mahai-in­gu­ruan, Izaskun Zubizarreta es­­kiatzaile txapeldunak, Joxe Ku­rutz Elosegi Hernaniko Errug­bi Elkarteko kirol-zu­zendariak eta David Zurutuza Rea­leko jokalariak. Ander Txin­txurreta kazetariak gida­tuko du saioa.

Hurrengo ekitaldia urria­ren 7an egingo da: Ari du abes­tia aurkezteko emenaldi be­rezia, abestiaren egileekin.